Acc
Home
HitzaldiakAranburu Jauregia

IÑAKI GEREÑU ODRIOZOLA - GOITIK AURRERA BIDAIA

HitzaldiakAranburu Jauregia

IÑAKI GEREÑU ODRIOZOLA - GOITIK AURRERA BIDAIA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

“GOITIK AURRERA” airetik eta barrutik kontatutako bidaia bat da. Irudien eta esperientzien bidez, Iñaki Gereñuk azaltzen du nola dron batek bere begiratzeko modua — eta bizitzeko modua— erabat aldatu zion. Etxeko mendietatik hasi eta atzerriko hainbat grabazioetara arte, hitzaldi honek teknologiaz harago doan ibilbidea eskaintzen du: istorioak, ikasketak eta bizipenak. Begiradaren indarra, jakin-mina eta sormenaren inguruko gogoeta bat —azkenean, dena baita bidaia.

Iñaki Gereñu Odriozola (Tolosa, Gipuzkoa) ikus-entzunetan aditua eta Igora Films ekoizpen-etxearen sortzailea da. Bere ibilbidearen lehen urratsak mendiarekin eta neguko kirolekin lotuta eman zituen, Jakan bizi izan zen bitartean, Pirinioetan eta Alpeetan snowboard irakasle gisa lan eginez. Ondoren, Bartzelonara joan zen bizitzera, eta han hasi zuen bere bidea ikus-entzunezko sormenaren munduan, droneen bidez irudiari eta kontakizunari beste ikuspegi bat emanez. Ordutik, publizitate, dokumental eta telebista-proiektuetan aritu da lanean besteak beste, bai eta nazioarteko ekoizpenetan ere. Igora Films ekoizpen-etxearen bidez, telebistarako eta markentzat sortzen ditu proiektuak, paisaia, emozioa eta narrazio bisuala uztartuz. Abenturazalea eta begirale zorrotza, bere lanek bilaketa iraunkor bat islatzen dute: mundua —eta bere burua— irudien bidez ulertzea.

Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago, Tolosako Udalaren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntzarekin.

Informazioa
Asteazkena, 2025(e)ko Aza 19 / 19:00
Aranburu Jauregia
Nola iritsi
MusikaLeidor zinema

MIKEL URDANGARIN - MUNDUA EDER

Larunbata, 2027(e)ko Urt 02 / 19:00
Musika

EGO - EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA

Astelehena, 2027(e)ko Urt 04 / 19:00
Antzerki-DantzaLeidor zinema

GO! AZEN 13

Larunbata, 2027(e)ko Urt 09
MusikaLeidor zinema

GO!AZEN 13 - KONTZERTUA

Larunbata, 2027(e)ko Urt 09 / 12:00
Pase gehiago badaude.