MusikaSanta Klara

II. AHOTS MUSIKA ZIKLOA - KANTIK II

MusikaSanta Klara

II. AHOTS MUSIKA ZIKLOA - KANTIK II

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Antolatzailea: HODEIERTZ ABESBATZA

Hodeiertz Abesbatzak KANTIK musika zikloa antolatu du bigarren urtez.

KANTIK Zikloaren barruan antolatutako kontzertuek zandako arrakasta ikusirik, Hodeiertz Abesbatzak 3 kontzertu antolatuko ditu 2018 urtean zehar.

ZIKLOA:

Apirilaren 22an - Musika familian - EASO ARAOZ GAZTE abesbatza - Tolosa, Santa Klara komentua, 19:00 h.

Ekaina - Ipuin musikatuaren estreinaldia:Kristalezko bihotza / HODEIERTZ ABESBATZA (Tolosa) - Tolosan

Iraila - Tolosatik Tolosaldera - Altzo, Altzo Muñoko eliza, 20:00 h.

 

Lehenengo hau familiei zuzendua izango da. Gonbidatutako abesbatza Donostiako Easo Araoz Gazte Abesbatza izango da eta musika askotariko kontzertua eskainiko du.

EASO ARAOZ GAZTE abesbatza

Zuzendaria : GORKA MIRANDA  /  Organista: OSCAR CANDENDO

Araoz Gazte Donostiar ahots gazteak Gorka Mirandaren zuzendaritzapean eta Oscar Candendo organo-jotzaile ospetsuarekin arituko dira.

Lehen zatian musika erlijiosoa izango da, organoz lagunduta. Bigarren zatian askotariko programa eskainiko dute, tartean euskal musika ere izango da.

Lehenengo zatian Rheinberger egilearen Missa Sincere in Memoriam, organoaz lagunduta.Bigarrenean errepertorioa askotarikoa izango da, besteak beste, Guridi, Fauré edo Olaizolaren obrekin

 

 

Informazioa
Santa Klara
Nola iritsi