IkastaroakTolosako Kultur Etxea

GURE SENTIMENDUAK LANDUZ, GU GEU ONARTUZ

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

GURE SENTIMENDUAK LANDUZ, GU GEU ONARTUZ

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TOLOSAKO JABETZE ESKOLA   

Irakaslea: Nerea Redondo Otamendi

Egunak:  Apirilak 10, 24. Maiatzak 15, 29. Ekainak 5 (astearteak)

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Triánguloa)

Euskaraz

5€

 

Zer sentitzen dut? Guztiok berdin sentitzen al dugu? Eta besteak zer sentitzen du? Nola bizi sentimendu desberdinekin? Nola garatu nire hizkuntza emozionala? 

Askotan, gure erreakzioen ondorioz edo besteen jarreren ondorioz sortzen dira liskarrak, ezinegonak edo gaizki-ulertuak. Egoera horietan, bizipenak era batekoak edo bestekoak izango dira, bakoitzak sentitzen duenaren arabera eta sentimendu horien kudeaketaren arabera.

Ikastaro honetan aukera izango duzu emozioak ezagutzen, identifikatzen eta kudeatzen ikasteko.

Autoestimua da jabetze prozesuari eusten dion funtsezko pilarea. Tailerra tresna bat da, eta balio du emakumeen jabekuntza nola egiten den ezagutzeko; jasotzen ditugun mezuetatik zeinek laguntzen diguten jabetzen eta zeinek ez detektatzeko; geure buruarekin eta geure gorputzarekin zer moduz sentitzen garen hausnartzeko; zein baliabide, indargune eta trebetasun ditugun jakiteko; autobalorazio on bat sustatzeko; eta boterea berriz hartzeko geure bizitzaren gainean eta geure erabakien, desioen eta ilusioen gainean.

 

Argibideak eta matrikula

Matrikula Kultur Etxean ordainduko da (ordaintzeko txartelarekin), izena emateko orduan.

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea.

Informazioa eskatzeko, hots egin beheko telefono zenbakira edo mezua bidali beheko posta elektronikora: 943670383  /  berdintasuna@tolosa.eus

Haurtzaindegi zerbitzua: Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

Jarraiguzu: Facebook: Tolosa Berdintasuna 

                      Twitter: @BerdinBerdin

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi