IkastaroakTolosako Kultur Etxea

GIZONON SEXUALITATEA: GORPUTZA, EMOZIOAK ETA INDARKERIAREN HARAGIZTATZEA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

GIZONON SEXUALITATEA: GORPUTZA, EMOZIOAK ETA INDARKERIAREN HARAGIZTATZEA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

GIZONON SEXUALITATEA: GORPUTZA, EMOZIOAK ETA INDARKERIAREN HARAGIZTATZEA

Prestatzailea: Ibai Fresnedo (Hiruki Larroxa Kolektiboa)

Eguna: Urriak 28 (asteazkena)

Ordutegia: 18:30-20:30

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Euskara

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

 

Jakin badakigu, oro har, sexualitatea oso modu androzentrikoan ulertzen dela gure gizartean. Horren ondorioz, beraren ulermen sinbolikoa, garapena eta bizipena botere maskulinoarekin lotzeaz gainera, askotarikoak dira sexualitatean sortzen diren desoreka sexistak zein matxistak.

Gainera, praktikari, desioari eta gorputzari dagokienean, heteroarauak berak eta gizontasunaren eraikuntzak muga gehiegi ezartzen dizkie *(cis)gizonei. Beraz, bada garaia bizipen eta espektatiba hertsiak alde batera utzi eta norberaren askapen sexuala abiatzeko; non jarrera matxistak errefusatuko ditugun eta gorputz osoa plazer iturria ulertuko dugun.

*Jaiotzean, beren genitalen arabera “gizon” bezala izendatu eta bizitzan zehar horrelaxe (auto)identifikatzen jarraitu duten pertsonak.

 

Tolosaldeko gizon* taldearekin kontaktuan jarri nahi baduzu, mezua bidali posta honetara: tolosagizontaldea@gmail.com

 

Argibideak eta matrikula

Izen ematea irailaren 14tik aurrera

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea, Tolosako Kultur Etxean. Matrikula ordainduko da izena emateko orduan.

Informazioa eskatzeko, hots egin ondoko telefono zenbakira edo mezua bidali posta elektronikora:943670383 / berdintasuna@tolosa.eus

 

Haurtzaindegi zerbitzua

Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

Jarraiguzu

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

OHARRA: Jarduera guztiak aurrez aurrekoak dira. Osasun-alarma egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskaini ahal izango dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi