IkastaroakTolosako Kultur Etxea

EZ DIO AXOLA ZURE MAILAK, EKARRI ARGAZKI KAMERA! - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

EZ DIO AXOLA ZURE MAILAK, EKARRI ARGAZKI KAMERA! - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

EZ DIO AXOLA ZURE MAILAK, EKARRI ARGAZKI KAMERA!

Prestatzaileak: Ura Iturralde Larrañaga

Egunak: Irailak 28; urriak 5, 19, 26; azaroak 2, 9, 16, 30 (asteartea)

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Euskara

Matrikula: 10€

Ikastaro honetan, emakume argazkilariek historian zehar izan duten rola eta gaur egun duten egoera aztertuko ditugu, eta haien lanak bultzatzeko eta ikusarazteko sortu diren kolektiboak ezagutuko ditugu.

Tolosako emakumeak protagonista dituen erakusketa bat ere antolatuko dugu. Horretarako, kamera erabiltzen ikasiko dugu emakumeenganako begirada artistiko eta aldarrikatzailea lantzen dugun bitartean.

 

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

 

OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

IZENA EMAN

PROGRAMA

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi