Hitzaldiak

EUSKARAREN HISTORIA SOZIALA TOLOSALDEAN

Hitzaldiak

EUSKARAREN HISTORIA SOZIALA TOLOSALDEAN

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Euskararen Historia Soziala Tolosaldean ikerketa proiektuaren hirugarren zatia aurkeztuko du Galtzaundik Martxoaren 21ean, Tolosako udaletxeean, 18.30etan. Haritz Azurmendi ikerketaren arduradunak erdi arotik, XIX. mendera bitartean Tolosaldeko gizarteak euskararen ikuspegitik izan duen bilakaera azalduko du. Hitzaldi ilustratua izango da, Unai Gaztelumendi marrazkilariak, momentuan hitzaldia ilustratuko baitu, hitzaldian entzundakoarekin egingo duen marrazki handi batekin.

Galtzaundi Euskara Taldea 2021ean hasi zen Euskararen Historia Soziala Tolosaldean ikertzeko lanetan. Lehenengo zatian 1936ko Gerratik trantsiziorako tartea aztertu zuen. Bigarren zatian, 1833tik 1936ra bitartean Tolosaldeko gizarteak euskararen ikuspegitik izan duen bilakaera aztertu zuen Hazurmendik eta 2023an heldu dio XIX. mendea eta Euskal Pizkundea aztertzeari.

Informazioa