MusikaLeidor zinema

EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA / EGO

MusikaLeidor zinema

EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA / EGO

Tolosa 20400 Gipuzkoa

​ESZENA BONUA

  • EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA (EGO)
  • KEPA ERRASTI, narratzailea
  • IKER SÁNCHEZ, zuzendari gonbidatua

Programa erakargarria  aurkezten du EGOk ( Euskal Herriko Gazte Orkestra) bere Gabonetako ohiko agerraldian.

Kontzertuari hasiera Benjamin Britten konpositore britaniarrak sortutako “Gazteentzako orkestra gida” lanak emango dio.  Henry Purcell konposatzaile barrokoaren lan batean oinarrituta,  obra didaktiko interesgarrienetako baten aurren gaude, orkestra bat osatzen duten atal ezberdinak ezagutzeko modu zoragarria baita.

Oraingo honetan, Kepa Errasti aktoreak ahotsa ipiniko du eta orkestra sinfoniko bateko instrumentu guztiak azalduko ditu, euskarazko narrazio baten bitartez.

Eta honen ondoren,  Ludwig van Beethovenen 7.sinfonia interpretatuko du EGOk. Konpositore beraren hitzak erabiliaz, “nire obra hoberenetako” baten aurrean gaude. Izan ere sorkuntza hau  liluragarria da,  bai bere klasizismo zurrunagatik eta baita duen energiagatik ere. Richard Wagner berak ere “dantzaren apoteosia” bezala definitu zuen, egitura erritmikoaren presentzia nabariagatik.

Gozatu gure gazte orkestrak duen energiaz!

PROGRAMA

B. Britten:  Guia de Orquestas para jóvenes Op.34 (Variaciones y fuga sobre un tema de Henry Purcell). 1946

L.V. Beethoven, Sinfonía n 7, op. 92 en La Mayor. 1811-2812

 

 

Sarrerak: Leidorreko leihatilan eta webean

 

 

Informazioa
Leidor zinema
Nola iritsi