IkastaroakTolosako Kultur Etxea

ERROMANTIKOA POLITIKOA ERE BADA: MAITASUNAGATIK JADA SUFRITZEN EZ DUTEN EMAKUMEAK TAILERRA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

ERROMANTIKOA POLITIKOA ERE BADA: MAITASUNAGATIK JADA SUFRITZEN EZ DUTEN EMAKUMEAK TAILERRA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

GURETZAKO: JATORRI EZBERDINETAKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA

ERROMANTIKOA POLITIKOA ERE BADA: MAITASUNAGATIK JADA SUFRITZEN EZ DUTEN EMAKUMEAK TAILERRA

Prestatzailea: Coral Herrera

Eguna: Abenduak 4 (larunbata)

Ordutegia: 17:00-20:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxean (Trianguloa)

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

Tailer honetan berdintasunezko, tratu txarrik gabeko eta biolentziarik gabeko bikote-harreman osasuntsuak sortzen, eta, geure burua gehiago eta hobeto maitatzen ikasteko tresnak garatuko ditugu. Helburu nagusia geure burua zaintzen ikastea da, mendekotasun emozionala saihesteko eta maitasunaz gehiago gozatu ahal izateko. Bakardadeaz, eta, bikotekidea izan edo ez, sare afektiboek bizitza maitasunez beteta bizitzeko duten garrantziaz hitz egingo dugu.

 

GURETZAKO: JATORRI EZBERDINETAKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA

Parte hartu nahi baduzu jatorri ezberdinetako emakumeentzako aisialdi, laguntza eta elkartasun espazio batean, jo dezakezu jarduera hauetara.

Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Saila, Tolosako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin

Harremanetarako: 646057080 / migrazioa@tolosaldea.eus

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

IZENA EMAN

PROGRAMA

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi