MusikaLeidor Zinema

ENTRE MANANTIALES - DAVID COLOMO. PAJARILLO

MusikaLeidor Zinema

ENTRE MANANTIALES - DAVID COLOMO. PAJARILLO

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Tolosako gitarrista, moldatzaile eta konpositorea, produktorea, musika zuzendaria eta konpainia batzuen sortzailea. Gitarra Flamenkoko Diplomatura du Granadako Kontserbatorioan, eta Manolo Sanlucar, Manolo Franco, Emilio Maya eta Gerardo Núñez bezalako gitarristen ikasle, besteak beste.

Gitarra flamenkoaren errezitaldia. Protagonistak bere ibilbide artistikoa biluztuko digu, obra eta egileen ibilbidea eginez, baita moldaketa eta konposizio propioena ere. "Pajarillo" k bidaia honetan erakusten digu "Entre Manantiales" ikuskizun hurbil eta intimoa. Bertan, bere esperientzia azalduko digu, Maisu Handiekin edateko zortea izan duen tablao eta antzoki ezberdinetan partekatu ondoren, gaur egun bere nortasun musikala osatzen duten ibaiak sortu arte. Horretarako, gitarraren soinuarekin batera, elementu erritmikoak izango ditu, hala nola, perkusioa eta Txalaparta, non kantariak errezitaldi honetarako koadro egokia konfiguratuko duen.

Zeren eta... zeren eta...  "Iturburu onenetatik ibai handiak sortzen dira"

 

Sarrerak: Leidorreko leihatilan eta www.tolosa.eus/kultura eta tickets.kutxabank.es