ErakusketakAranburu Jauregia

EMEEK EMANA

ErakusketakAranburu Jauregia

EMEEK EMANA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

INAUGURAZIOA: AZAROAK 6, ASTEARTEA, 19:00etan

60 argazkietan, 1936tik aurrera ematen den testuinguru historikoan emakumeek izan zuten  zeregin  aktiboa  jasotzen  da.  Bertan  azaltzen  dira  bataila  eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizi iraupenerako estrategien inguruko narrazio eta bizipenak, emakumezkoaren ikuspegitik antolatutako egitura sozialerako planteamendu, borroka eta aktibismoaz batera.  

Emakume anitzak, joera politiko desberdinak, hainbat eremutan ibilitakoak eta Euskal Herriko zenbait  tokitan  jaioak  osatzen  dituzte  erakusketa honek, beste ikuspegi berri  bat  emateko, non, errealitatea lubakietako borrokatik haratago  doa.  Euskal emakumeen memoria, historia eta haien sormen  eta  berritze  gaitasunaz dihardu, sekula  kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbide bat eginez.

Argazkilaria: Mauro Saravia Belles

1982an jaiotako Txiletar Argazkilaria da.

Kirol argazkilaritzan lan egin zuen “Leyendas Oro y Cielo” futbol ex jokalariekin eginiko lanean, giza argazkilaritzarekin topo egin zuen arte. Geroztik argazkilaritza dokumentalean  aritu  izan  da.  Aurreko  Proiektua, Azken  Batailoia, altxamendu militar faxistari aurre, erresistentzian arittakoen testigantza jaso zuen. Bere azken lana, “Gure izaeraren ispilu” Erakusketak, lehenengo Lehendakaria, Jose Antonio Agirre, hautatu zeneko 80. Urteurrena ospatzen du Egun, oroimen historikoa eta giza eskubideen eremuan ikerketan dihardu.

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA - PROGRAMA

ARANBURU JAUREGIA - TOLOSA (Andre Maria plaza, 4)

Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik

Informazioa
Aranburu Jauregia
Nola iritsi