EMAKUMEEI ETA MUSIKARI BURUZKO ELKARRIZKETAK ETA ALDARRIKAPENAK - JABETZE ESKOLA
EMAKUMEEI ETA MUSIKARI BURUZKO ELKARRIZKETAK ETA ALDARRIKAPENAK
Hizlariak: Elene Arandia, La Basu, Natalia Garmendia, Miren Narbaiza, Olatz Salvador
Dinamizatzailea: Miren Aranguren
Pixkanaka gero eta emakume gehiagok parte hartzen dute musikaren alorrean, baina oraindik bide luzea dago egiteko. Musika-industriaren egitura oso maskulinizatuta dago eta genero-rolak eta -estereotipoak errepikatzen dira. Musikaren industriaren azpisektore ia guztietan emakumeek ordezkaritza txikia dute, gizonek baino ikusgarritasun eta aintzatespen sozial txikiagoa dute, eta oztopo gehiago dituzte baliabideak eskuratzeko. Emakumeen erreferenterik ezak, amatasunak eta zaintzak familian duten pisuak desberdintasunak iraunarazten jarraitzen duten oztopoak dira.
Elkarrizketa hauetan, ibilbide eta proposamen desberdinak dituzten emakume musikarien esperientziak entzuteko eta haiekin batera hausnartzeko aukera izango dugu.
Saioa telematikoa izango da
Euskaraz
Urtarrilak 11 (astelehena): 18:30-20:30
Izena emateko: berdintasuna@tolosa.eus / 943670383
Jarraiguzu
Facebook: Tolosa Berdintasuna
Twitter: @BerdinBerdin