IkastaroakON LINE

DENBORAREN KUDEAKETA ETA KONPROMISOA - TOLOSATZEN

IkastaroakON LINE

DENBORAREN KUDEAKETA ETA KONPROMISOA - TOLOSATZEN

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Udal pordezkari politiko, udal teknikari, herritar eta herri elkarteetako kideei zuzendutako ikastaroa.

Tolosatzen Eskola Irekia programako 'Denboraren kudeaketa eta konpromisoa' tailerra apirilaren 6an eta 8an, online. Izen ematea zabalik!

Hizkuntza: euskara eta gaztelera

Online ikastaroa edo pilula formatiboa: "Denboraren kudeaketa eta konpromisoa" izenburupean, Larraitz Urrestillaren eskutik.

Bi talde eratuko dira (10 pertsona talde bakoitzeko) eta talde bakoitzak 2 orduko bi saio burutuko ditu. Hau da, 4 ordu guztira. Talde baten saioak euskaraz izango dira eta bestearena gaztelaniaz (Talde batean soilik parte hartu ahalko da).

Ikastaroak aurrelan edo prework bat izango du, izena ematen duten parte-hartzaileei posta elektronikoz bidaliko zaiena, online ikastaroa baino lehen landu dezaten eta formakuntzaren gaian koka daitezen. ERNE! Spam moduan sarrera izan dezake eta komeni da ondo begiratzea.

INFO

IZEN EMATEA HEMEN

Informazioa