HitzaldiakInmakulada Lanbide ikastola

DEMENTZIA BIZITZEN PROIEKTUAREN AURKEZPENA

HitzaldiakInmakulada Lanbide ikastola

DEMENTZIA BIZITZEN PROIEKTUAREN AURKEZPENA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Programaren berri emateko hitzaldi bat antolatuko da familientzat, profesionalentzat eta proiektuan boluntario gisa parte hartu nahi dutenen guztientzat. Hitzaldia martxoaren 4an izango da Tolosan, Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan, 18:00etatik 19: 30era. Hitzaldia Asier Arrizabalaga fisioterapeuta eta Igone Etxeberria Psikologia Fakultateko (UPV/EHU) irakasle eta ikertzaileak emango dute, Zahartzaroko (Geriatria eta Gerontologiako Euskal Elkartea) Desgaitasun eta zahartzaroa taldeko koordinatzaileak direnak. 40 lagunentzako lekua egongo da hitzaldira aurrez aurre joan nahi dutenentzat, eta streaming bidez jarraitzeko aukera emango da esteka honetan: https://youtu.be/zu58vfEB4WE

Informazioa
Inmakulada Lanbide ikastola
Nola iritsi