DANTZAN - GORA MUSIKA!
Antolatzailea: Irurako ikastola | Euskaraz
Familiak dantzan jarriko dituen ikuskizuna da, abesti ezagunenak, dantzagarrienak eta kantu berriak uztatuz. Abesti bakoitzak, bere koreografia erraza eta dantzagarria du.
Sorgin bat, Tartalo eta Basajaun¿geratuak dira¿Marirekin¿jolasteko. Bidean, euren gorputz eta arropekin barre egiten duten hainbat pertsonaia ezagutuko dituzte eta ondorioz, beraien itxurak zalantzan jartzen dituzte. Hortaz, kritikak jasotzen dituzten heinean, magiaren bitartez haien gorputza aldatzen dute, gaur egungo kanonetan oinarrituz. Ostean, guztiz aldatuta iristen dira Mari ezagutzera. Berak ez ditu ezagutzen, haserretu egiten da eta haiekin jolastu nahi ez. Berraztertzen dute egoera eta magiaren bidez, lehen zeuden modura itzultzen dira. Orain, Mari pozik dago bere lagunak ezagutzen dituelako eta elkarrekin dantzatzen dute.
Sarrerak: web orrian eta Leidorreko leihatilan





