HaurrakTopic

BISITA GIDATU DRAMATIZATUAK

HaurrakTopic

BISITA GIDATU DRAMATIZATUAK

Tolosa 20400 Gipuzkoa

 

Iaz bezela, 2017-2018ko ikasturte honetan TOPIC- ek aurreko ikasturtean martxan jarri zuen jarduera berri honekin jarraituko du: publiko familiarrentzako bisita gidatu teatralizatuak. Gure ustez, zentzu handia duen jarduera bat, batez ere gure Zentruak arte-disziplina jakin batean, teatroaren esparruan, diharduelako. Hala, nahi duten bisitariei ibilbidea egiten lagunduko diegu Txotxongiloen Etxean barrena, bisita gidatu teatralizatua eginez leku magiko honetan, eta bisitan datozkigunentzat esperientzia ahaztezina izango dela uste dugu. 

- Bisitak hilean behin egingo dira: larunbatetan

- 11:30etan euskaraz, eta 12:30etan gaztelaniaz.

- Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. 

- Izena emateko, aldez aurretik jarri behar da gurekin harremanetan telefono honen bidez: 943 650 414; edo e-mailez bestela: cit@cittolosa.com. 

Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienean, eta 15ekoa gehienean. 

- Prezioa pertsonako 7 €-koa izango da helduentzat, eta 5 €-koa haurrentzat.

- Aurretiko erreserbarekin, bisita teatralizatua nahieran egiteko aukera ere badago (taldeak: 100 € - gehienez 15 pertsona).

 

* Datak

2017/09/16 - 2017/10/14 - 2017/11/18 - 2017/12/08 - 2017/12/09 - 2018/001/20 - 2018/02/03 - 2018/03/10

16/09/2017 - 14/10/2017 - 18/11/2017

* Aste Santuan

2018/04/14 - 2018/05/05 - 2018/05/09

 

Informazioa