Azokak

BERTAKO HARAGIEN AZOKA

Azokak

BERTAKO HARAGIEN AZOKA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Euskal Herriko haragi mota ezberdinen erakusleiho izango da Tolosa, maiatzaren 2tik 5era, Bertako Haragien Azokari esker. Lau egun horietan formazioa, dastaketak, salerosketa eta festa uztartuko ditu hitzorduak, beti ere inguruko haragian zentratuta. Gaur aurkeztu da egitasmoa Aitor Agirresarobe (Tolosako Udaleko Merkataritza, Turismoa eta Azoketako zinegotzia), Miguel Cruz (Cárnicas Alejandro Goyako arduraduna) eta Izaro Zubiriaren (Lizartzako Ueta baserriko abeltzaina) eskutik. Ikuspegi aldaketa Aurreko urteekin alderatuta, ikuspegi aldaketa ekarriko du haragian zentratzen den azoka bereziak, bertako haragien ekoizpenean sakonduko baitu aurten. Modu horretara, inguruko ekoizleak eta beren proiektuak ikusgarri egitea da helburu nagusia, baita horiek duten haragi aniztasuna balioan jarri eta sukaldatzerakoan dauden aukerak ezagutzea ere.

Izan ere, asko dira gurean ekoizten diren haragi motak, gero harategietan eros daitezkeenak edota erretegi eta jatetxeetan dastatu ahal direnak: behikiak, oilakiak, ardikiak, zaldikiak edo txerrikiak, besteak beste. Aniztasun horren erakusle izango da Haragien Azoka. «Tolosaren nortasunaren parte izan da haragia, kate osoan, gainera: baserrietako lanetik

hasi, eta erretegi eta jatetxeetako ohituretaraino, harakinek eraldaketan egiten duten lanaz ahaztu gabe. Gure txikitasunetik sektorea sustatzen laguntzen jarraitu nahi dugu, haragia zentzurik zabalenean eta eskaintza osoa kontutan hartuta. Ohiturak, askotan, haragi mota berak kontsumitzera bultzatzen badu ere, aukera zabal hori erakarri nahi izan dugu,

hainbeste kontsumitzen ez diren haragi-motak eta piezak ere gerturatuz. Ekoizleen eta harakinen lanari bultzada ematea eta gastronomia sustatzea dira gure helburuak, eta horregatik zentratu gara eskaintza osoan», azaldu du Aitor Agirresarobe, Merkataritza, Turismoa eta Azokak Saileko zinegotziak.