BesteakLeidor Zinema

BERDINTASUNAREN NAZIOARTEKO KONGRESUA

BesteakLeidor Zinema

BERDINTASUNAREN NAZIOARTEKO KONGRESUA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Azken aldian, berdintasunaren aldeko eskaerek harridura eragin dute eragile politiko, sindikal, ekonomiko eta sozial askoren artean.

Gizarte testuinguru berri hori ulertu nahian, Gipuzkoako Foru Aldundiak Berdintasunari buruzko Nazioarteko Kongresu bat jarri du martxan, “Feminismoa 4.0: feminismo olatu berriaren irakurketa politikoak eta sozialak” izenburupean, eta datorren otsailaren 14an eta 15ean egingo da.

Saioak hiru gogoeta esparru hauen inguruan egituratuko dira: ekonomia, zaintza lanak eta indarkeria matxista, eta horietatik abiatuta emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko nazioarteko mugimenduen gaur egungo egoera ulertzen saiatuko gara.

PROGRAMA

Informazioa
Leidor Zinema
Nola iritsi