Zinea

BENEDICTION - ZINE FORUMA

Zinea

BENEDICTION - ZINE FORUMA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Zine Foruma: Jatorrizko bertsioa - Azpitituluak gazteleraz

BONUA

137 min

Siegfried Sassoon gizon konplexua izan zen, I. Mundu Gerran borrokatzeko beldurrak gainditu, eta bere ausardiarengatik kondekoratua izan zena, baina, itzultzean, gobernuak gerrarekin  jarraitzeko asmoaren kontrako kritikari sendoa bihurtu zen. Haren poesia mendebaldeko frontean izandako esperientzietan oinarritu zen, eta garai hartako gerra-poeta nagusietako bat izan zen. Londresko literatura- eta eszena-munduko aristokratek eta izarrek idolatratua, gizon batzuekin harremanak izan zituen homosexualitatea onartzen saiatzen zen bitartean. Aldi berean, gerraren trauma barruan zuela, bere bizitza salbazio baten bilaketan oinarritu zuen, hori guztia ezkontzan eta erlijioan aurkitzen saiatuz.

 

Sarrerak: web orrian eta Leidorreko leihatilan