KirolakBedaio

BEDAIOKO XII. MENDI MARTXA

KirolakBedaio

BEDAIOKO XII. MENDI MARTXA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Garaiak aldatzen doaz eta gizartearen ohiturak ere bai. Ohitura berrietara egokitu nahian aurten Aralarren barna Bedaio ezagutuz antolatzen dugun Mendi martxa urtaroz eta egunaz aldatu dugu. Udaberritik udazkenera pasa da eta igandez izatetik larunbatean izatera. Irailak 29an ain zuzen ere.

Bedaioko mendi martxa iada 12 urte daramagu ospatzen Artubi magaleko gune honetan, inguruko mendi, zelai eta basoetaz disfrutatzeko asmoarekin.

Orain udazkenean sartzera goazen honetan izango dugu Bedaioko mendi martxan beste garai bateko koloreez disfrutatzeko aukera.

Bi motatako partehartzaile kontutan izanda bi ibilbide prestatu dira azkeneko urteetan bezela. Bata luzea, 24kmkoa, Artubi gaina eginaz. Goizeko 7:30etan Bedaioko frontoitik aterako da.

Eta bestea laburragoa, 17 Kmkoa. Artubi gaina ez da izango ibilbide honetan, gainontzekoa berdina izango da, eta batez ere familia eta 10 urtetik gorako gaztetxoei begira proposatutako ibilbidea da. Goizeko 9:00etan Bedaioko frontoitik aterako da.

Beti bezala anoa gune desberdinak izango dira ibilbidean indarrak hartzeko zenbait freskagarri eta jateko izango direlarik, baina baita ere partehartzaile bakoitzak izango duen txartelean denborak kontrolatzeko aukera izango du.

Proba amaieran, frontoian pintxo eta freskagarriekin batera ibilbidearen nondik norakoak tartekatzeko gunea eta momentua izango da opari zozketa batekin.

Aipatu beharra dauzkagu Bedaioko mendi martxa aurrera ateratzen gure ondoan izan ditugula beti eta aurten ere, Aralar Camp Base kirol denda, Shanti kirolak, Zain Berri belar denda, Arantxa frutategia, Kafes Zabala, Eroski eta Insalus

Izen ematea irekita dago www.bedaio.com edo mendimartxa@bedaio.com puntutan.

Artubi elkartetik mendizale, familia eta gazteak animatu nahi ditu bertako parajeaz gozatuz mendi martxa eder bat igarotzea.