HitzaldiakTolosako Kultur Etxea

BASO JABEENTZAT BILERA INFORMATIBOA

HitzaldiakTolosako Kultur Etxea

BASO JABEENTZAT BILERA INFORMATIBOA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Eskualdeko baso-jabeentzat bilera informatiboa antolatu du BSTK Basotik Fundazioak Tolosan

Jardunaldia martxoaren 19an 19:00etan Kultur Etxean izango da, eta, BSTK Basotik Fundazioaren informazioa eta xehetasunak azalduko dira.

BSTK Basotik Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren % 100eko partaidetza duen fundazio publikoa da, eta bere helburua Gipuzkoako basoak uztea saihestea da, baso-jabeei zaintza jasangarriko zerbitzu bat eskainiz herri ikuspegi batetik, alderdi ekonomikoez haratago, ingurumen eta iraunkortasun irizpideak kontuan hartuko dituena. Lurraldeko baso-jabeei aukera ematen die, haien baso-eremuen titularitatea mantenduz, basoen zaintza eta kudeaketa fundazioaren esku uzteko, ordain ekonomiko baten truke.

BSTK Basotik Fundazioaren informazioa eta xehetasunak azaltzeko, Fundazioak, informazio-topaketa bat egingo du martxoaren 19an 19:00etan Tolosako Kultur Etxean. Eskualdeko baso-jabeei zuzendutako ordubeteko jardunaldia izango da, eta Fundazioko arduradun eta teknikariek proiektuaren inguruko argibide guztiak azalduko dituzte. Interesdunek informazioa bertatik bertara eskuratu eta edozein zalantza argitzeko aukera izango dute. Sarrera doakoa da eta hizketaldira bertaratzeko ez da izena eman beharko.

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi