BesteakTolosako Kultur Etxea

AZUKREA BELAZEETAN - IRAKURLE TALDEA

BesteakTolosako Kultur Etxea

AZUKREA BELAZEETAN - IRAKURLE TALDEA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

AZUKREA BELAZEETAN - INAZIO MUJIKA IRAOLA

Galtzaundik antolatuta

Galtzaundiren irakurle taldearen otsaileko saioa bisitatuko du Inazio Mujika Iraola idazleak. Izan ere, idazle donostiarraren Azukrea belazeetan ipuin liburua izango da hilabete honetako irakurgaia eta klasiko hau aztertzeko, Mujikaren presentziaz gozatu ahal izango dute irakurleek. Saioa otsailaren 20an izango da, Tolosako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera eta betiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du taldea.

Inazio Mujikak Tolosako Urkizu auzoa dakar bildumara eta euskal gizartearen ikuspegi tradizionalistaren krisia irudikatu du narrazio-bilduma honetan. Azukrea belazeetan bildumak gizarte baten eraldaketa du kontagai, bi pentsamoldeen arteko trantsizio-garaia hain zuzen ere.

Hizkuntza: Euskeraz

Dinamizatzailea: Yurre Ugarte

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi