AzokakON LINE

AZOKA, ZURE ETXERA

AzokakON LINE

AZOKA, ZURE ETXERA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Tolosaldeko hainbat ekoizlek etxez etxeko elikagai banaketa abiatuko dute, eurekin zuzen-zuzenean harremanetan jartzeko aukera eskainiz. Tolosako Azokan postua jartzen duten ekoizle guztiekin harremanetan jarri da udala, iritziak jaso eta egitasmoaren nondik norakoak azaltzeko. Oraingoz bederatzik egin dute bat egitasmo berriarekin, nahiz eta aurrera begira ere batzeko aukera izango duten gainerakoek.

Telefonoz, WhatsApp bidez edo posta elektronikoz eskariak jaso ondoren, norbere etxera banatuko dituzte. Eskariak egitean, baina, arduraz jokatzeko dei egin da.

Eskaintza eta banaketa ekoizle bakoitzaren araberakoa izango da; batzuk eguneroko zerbitzua emango dute; beste zenbaitzuk bitan edo hirutan; eta bada banaketa guztia egun bakarrean egingo duenik ere. Banaketa egiterako orduan segurtasun eta osasun neurriak beteko dituzte ekoizleek. 

Azoka herriko dendetan ere bai

Bestalde, eta Tolosa&Co Merkatarien Elkartearen laguntzarekin, herriko janari-dendetan AzTolosako Azokako ekoizleen produktuak saltzeko lanean ari da udala. Elikadura establezimenduekin harremanetan jarri da, egitasmora batu nahiko luketen denden zerrenda osatzeko. Mezua jaso ez duten baina interesa duten merkatariek udaleko merkataritza sailarekin jarri beharko dute harremanetan, merkataritza@tolosa.eus helbidera idatziz.

Informazio eguneratuta Tolosako Azoka facebooken eta Tolosako Udaleko web orrian

Informazioa