BesteakTolosako Kultur Etxea

AZKEN ETXEA - IRAKURLE TALDEA

BesteakTolosako Kultur Etxea

AZKEN ETXEA - IRAKURLE TALDEA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Arantxa Urretabizkaia idazle donostiarrak 2022an argitaratu zuen Azken etxea liburua izango da. Saioa 19:00etatik aurrera egingo da, Tolosako Kultur Etxean eta ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du taldeko dinamika.

Azken etxearen bila dabil protagonista, bizitzaren azken arnasaldiaren bila, azken babes-lekuaren bila. Hendaia aldeko etxe bat begiz jo, eta harekin tematu da. Ez du bizimodu arrunta izan, eta ez dira arruntak izango azken etxe hori lortzeko egingo dituen ahaleginak. Tema horretan iraganeko mamuak, adiskideak eta hautuak orainaldikoekin korapilatuko dira, elkar zelatatuko duten auzokideen giroan. «Bukatu dute zopa kaskamotzak esaten duenean ez duela ulertzen bizitza luzatzeko irrika hori, irautea helburu bakar izatea. Beste isilune bat dator segidan. Kaskagorriak esaten dio irautea bizitzea dela, iraun nahi duenak bizi nahi duela eta horrek ez duela ezer txarrik, berak luzaroan bizi nahi duela. Beltzez jantzitako emakumeak zertarako galdetzen dionean, ordea, ez du erantzunik. Eten luze baten ondoren, ahotsa harroturik erantzuten du. Bizitzeko, besterik gabe, bizitzeko.

Dinamizatzailea: Yurre Ugarte

Antolatzailea: Galtzaindu euskara taldea.

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi
BesteakAranburu Jauregia - Udal Liburutegia

KOMIKIEN IRAKURKETA KLUBA EUSKARAZ

Astelehena, 2022(e)ko Urr 10 / 18:00
Pase gehiago badaude.
IkastaroakTolosako Kultur Etxea

EROTIKA TAILERRA: GORPUTZA BOTERETZEA - JABETZE ESKOLA

2023/01/16 - 2023/02/06
17:00 - 19:00
Astelehena
BesteakAranburu Jauregia - Udal Liburutegia

IRAKURKETA KLUBA GAZTELANIAZ

Asteartea, 2022(e)ko Urr 18 / 18:00
Pase gehiago badaude.
IkastaroakEreite Elkartea