IkastaroakTolosako Kultur Etxea

AUTODEFENTSA FEMINISTA JAIETAN ETA GURE BIZITZETAN - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

AUTODEFENTSA FEMINISTA JAIETAN ETA GURE BIZITZETAN - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

AUTODEFENTSA FEMINISTA JAIETAN ETA GURE BIZITZETAN

Prestatzailea: Maitena Monroy Romero

Egunak eta ordutegia: Urriak 22 (ostirala) 16:00-20:00; urriak 23 (larunbata) 10:00-14:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: 5€

Tailer honetan, eguneroko bizitzako eta jaiegunetako eraso matxistak identifikatzen ikasiko dugu. Haren jatorria, mitoak eta errealitateak aztertuko ditugu, baita emakumeengan eta gizartean dituen ondorioak ere. Espazio bat sortuko dugu, ahalbidetuko diguna gure eskubideez eta gaitasunez kontzientziatzea indarkeria-mota horrekin amaitzeko, eragotzi egiten du-eta indarkeria horrek emakumeek bizitza berdintasunean egitea. Baliabide indibidualak eta kolektiboak aztertuko ditugu, eraso-egoera desberdinetan jarduteko eta horiek konpontzeko, eta prebentzio-lana ere landuko dugu, jaiak guztiontzat jai izan daitezen.

 

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

IZENA EMAN

PROGRAMA

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi