AUTODEFENTSA FEMINISTA - JABETZE ESKOLA
(11-16 urteko neska gazteentzat)
Formatzailea: EMAGIN Elkartea
Egunak: Apirilak 27, maiatzak 4 (osteguna)
Ordutegia: 17:30-19:30
Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)
Hizkuntza: Euskara
Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)
Gazteria Sailarekin eta Topagunearekin elkarlanean
Saio hauek, autodefentsa feministari buruzko esperientziak eta ideiak partekatzeko espazio seguruak dira. Bertan, beldurrak eta amorrua bezalako emozioak landuko dira, hauei aurre egiteko baliabideak eman eta egunerokotasunean jasotzen diren erasoak identifikatzen ikasiko da. Helburua, autoestimua indartu eta ahalduntze prozesuan bidelagun izatea izango da.
IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA
Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.
Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/
Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.
Tolosako Kultur Etxea: 943670383.
Tolosako Berdintasun Saila: berdintasuna@tolosa.eus
Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.
Jarraiguzu:
Facebook: Tolosa Berdintasuna
Twitter: @BerdinBerdin
OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.