ATZERRITARREI BURUZKO LEGEAREN ERAGINA EMAKUME MIGRATZAILEEN BIZITZAN - GURETZAKO - JABETZE ESKOLA
GURETZAKO: JATORRI EZBERDINETAKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA
Parte hartu nahi baduzu jatorri ezberdinetako emakumeentzako aisialdi, laguntza eta elkartasun espazio batean, jo dezakezu jarduera hauetara.
Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Saila, Tolosako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin
Harremanetarako
646057080
ATZERRITARREI BURUZKO LEGEAREN ERAGINA EMAKUME MIGRATZAILEEN BIZITZAN
Prestatzailea: SOS Arrazakeria
Eguna: Azaroak 6 (ostirala)
Ordutegia: 18:00-20:00
Lekua: Tolosako Kultur Etxean (Trianguloa)
Hizkuntza: Gaztelania
Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)
Atzerritarrei buruzko Legeak paperik gabe lan egitera behartzen gaitu, baldintza prekarioetan, lan-, osasun- edo gizarte-eskubiderik gabe eta herrialdetik kanporatuak izateko beldur etengabearekin. Esplotazio, abusu eta indarkeria espezifikoen eraginpean gaude, emakume migratzaileak garelako. Gainera, babesgabetasun juridikoa pairatzen dugu, bai arau zorrotzak daudelako familia berriz elkartzeko, bai estereotipoak daudelako balioa kentzen digutenak, hipersexualizatzen gaituztenak eta genero-indarkeria eta sexu-indarkeria jasateko arrisku handiagoa eragiten digutenak. COVID19k baldintza zail horietan duen eraginak gizarte-bazterketara garamatza.
Elkarrizketa honen bidez, hobeto ezagutuko dugu errealitate hori eta nola aurre egin ere ikasiko dugu.
Argibideak eta matrikula
Izen ematea irailaren 14tik aurrera
Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea, Tolosako Kultur Etxean. Matrikula ordainduko da izena emateko orduan.
Informazioa eskatzeko, hots egin ondoko telefono zenbakira edo mezua bidali posta elektronikora:943670383 / berdintasuna@tolosa.eus
Haurtzaindegi zerbitzua
Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.
Jarraiguzu
Facebook: Tolosa Berdintasuna
Twitter: @BerdinBerdin
OHARRA: Jarduera guztiak aurrez aurrekoak dira. Osasun-alarma egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskaini ahal izango dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.