Antzerki-DantzaTopic

ARMIARMA - KATIUSKA ANTZERKI TALDEA

Antzerki-DantzaTopic

ARMIARMA - KATIUSKA ANTZERKI TALDEA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Ongi etorri Armiarma S.A.-ra! Lana, lana eta lana! Sar zaitez armiarma-sarearen barruan, eta hor topatuko dituzu nagusiak eta langile xumeak, makina-gizakiak edo gizaki-animaliak, arma-fabrikatzaile umoretsuak eta coach motibatzaileak. Gauzarik zentzugabeenak gertatzen dira Armiarma S.An: ia-ia errealitatean bezainbeste.

- Jaitsiko du langabeziaren malda...

- Baina, etikoki zuzena al da?

Armiarma Katiuska antzerki taldearen sorkuntza da oso-osorik, talde-jolasaren, -hausnarketaren eta -lanaren fruitu. Esketxez osatuta dago antzezlana, eta ordubete inguru irauten du. Zati guztiak nolabait loturik egonik ere, genero eta molde ezberdinak probatu nahi izan ditugu. Lan mundu garaikidea eta armagintza bezalako gaiak jorratzen saiatu gara modu kritiko eta umoretsuan.

* FITXA ARTISTIKOA

  • Idoia Bengoetxea
  • Idoia Gereñu
  • Olatz Godoy
  • Xabi Gomez
  • Ander Malbadi

 

Sarrerak: Topic-eko leihatilan eta www.topitolosa.com

7€