MusikaLeidor Zinema

ARIMAZ KAMERA ORKESTRA

MusikaLeidor Zinema

ARIMAZ KAMERA ORKESTRA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

ESZENA BONUTIK KANPO

Arimaz Kamera Orkestrak kontzertu berezia eskainiko du maitzaren 5ean, Leidorren, 12:30ean.

Piano eta Orkestrarako kontzertua izango da. Obra sinfonikoa denez, ia hirukoiztu egingo da orkestrako kideen kopurua. Normalean 15 lagun inguruk osatzen dute Arimaz, tarteka 20ra ere iritsi izan dira. Baina kontzertu honetarako ohiko kideez gain laguntzaileak izango dituzte, 40 musikari inguru batuz.

  • Tolosako Musika Eskolako flauta, oboe, klarinete eta perkusio joleak.
  • Musikeneko ikasleak
  • Irungo Luis Mariano lirika elkarteko musikariak.

Aipu modura sartzeko halako ideia bat: Erronka gisa hartu du taldeak, salto kualitatibo bat, maila koska bat igotzea dakarrelako, ohikoa baino jende gehiago, beste soinu bat… Lan potolo bat azken finean. Patxi San Sebastian, Arimazeko kidearen hitzetan.

Normalean musika barrokoan eta musika herrikoian zentratu izan da Arimaz, eta kasu honetan klasizismo garaiko obrak interpretatuko dituzte.

Kontzertua hasteko Franz Schuberten Rosamunde (D. 797) obraren zati sinfonikoak interpretatuko dituzte. Eta ondoren, Piano Concerto in A minor (Op. 7), Clara Schumann-ena.

Izaro Yañez tolosarra arituko da bakarlari modura pianoan. Sara Liton, Musikenen ikasten ari den madrildarra izango da emanaldiaren zuzendaria.

Gutxi gora behera ordubeteko kontzertua izango da.

Clara Litón 

 

Sara Litón Castillo (2003, Leganés, Madrid). Getafeko Musika Kontserbatorio Profesionalean ikasia, pianoko espezializazioarekin. Gaur egun Musikenen Orkestra zuzendaritza ikasten ari da, Arturo Tamayorekin, baita abesbatza zuzendaritza ere. Era berean, Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan Kantuko espezialitateko bosgarren maila egiten ari da.

Izaro Yáñez 

Izaro Yáñez Sorondo (Ibarra, 2001) Loatzo Musika eskolan hasi zen pianoa jotzen eta Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan burutu zituen musikako ikasketa profesionalak, Maruxa Llorenteren tutoretzapean. 2023an Musikenen graduatu zen, Piano Klasikoaren Interpretazioko espezialitatean, Miguel Ituarterekin. Bere ibilbide profesionalean bakarkako eta ganbera-musikako kontzertuak eskaintzen, beste musikariak eta koruak akonpainatzen eta irakasten jarduten da.

 

 

 

EGITARAUA

Rosamunde (D. 797)                                           Franz Schubert (1797-1828)

1. Entre-Act nach dem 1. Aufzuge.

2. Ballet.

3. Entre-Act nach dem 2. Aufzuge.

5. Entre-Act nach dem 3. Aufzuge.

6. Hirtenmelodien.

9. Ballet.

Piano Concerto in A minor (Op. 7)                  Clara Schumann (1819-1896)

Allegro Maestoso.

Romanze.

Finale. Allegro non troppo.

 

Sarrerak: web orrian eta Leidorreko leihatilan

 

Informazioa
Igandea, 2024(e)ko Mai 05 / 12:30
Leidor Zinema
Nola iritsi