Antzerki-DantzaLeidor Zinema

ARIMA - AMAIA ELIZARAN & LIAM Ó MAONLAÍ

Antzerki-DantzaLeidor Zinema

ARIMA - AMAIA ELIZARAN & LIAM Ó MAONLAÍ

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Bakardadea gauzarik sinpleenen muinean edertasuna aurkitzeko testuingururik egokiena izan daiteke. Bakardadeak ARIMA aurkitzen laguntzen digu. ARIMAn, Amaia Elizaranek, Liam Ó Maonlaírekin batera, gainazaletik funtsezkora arteko bidaia egiten du. Edertasuna, apaltasuna eta xehetasun txikiak materialari gailentzen zaizkion ibilbidea. Arnasketa da bide hori osatzeko aukera ematen duen tresna nagusia. Izan ere, arnasketak hasiera eta amaiera lotzen ditu, jaiotzean egiten dugun lehena eta hil aurreko azkena baita. Bizirik mantentzen gaituena, gainera

  • Konpainia: Amaia Elizaran
  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Musika: Liam Ó Maonlaí
  • Interpreteak: Amaia Elizaran / Liam Ó Maonlaí
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Eszenografia: Maria Laspiur
  • Argiztapena: Sergio Garcia
  • Soinua: Iñigo Egia
  • Argazkiak: Etanowski / Iñigo Royo
  • Bideoa: Etanowski
  • Diru-laguntza: Eusko Jaurlaritza - Laguntzaileak Egia K. E. - Donostia Kultura Dantzagunea

Funtsean, ARIMA Amaia Elizaranen dantza garaikideko bakarkako lana da, Liam Ó Maonlaík sortutako soinu errepertorioa lagun. Musika tresnen erabilerak (pianoa, arpa zeltiarra eta bodhrán delakoa) eta musikariaren ahotsak klima paregabea sortzea ahalbidetuko dute.

BIDEOA: https://vimeo.com/512210799

(pasahitza: ARIMA)

Iraupena: 50 min.

Sarrerak: Leidorreko leihatilan eta www.tolosa.eus/kultura eta tickets.kutxabank.es