ErakusketakAranburu Jauregia

ANIZTASUNAK

ErakusketakAranburu Jauregia

ANIZTASUNAK

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Alteritatea latinezko alter (bestea), bataren, hau da, norberaren tokitik kontsideratuta dator, norberaren ikuspegia bestearenarekiko txandakatu edo aldatzeko printzipio filosofikoa da. Bestetasuna hitzak “Ni”k “besteaz” egiten dudan aurkikuntzari egiten dio erreferentzia, eta horrek “bestearen” irudi sorta zabala sortzen du. Irudi hauek, ia beti, gehiago edo gutxiago asmatutakoak izan ohi dira, aurreiritziak benetan, argudioek baino pisu gehiago izanten bait dute.

Bestetasunaren filosofiak, elkarrizketa bat abiaraztea proposatzen duen eta pertsona ezberdinen arteko harreman harmoniatsu, adeitsu eta baketsuak sustatzen dituen ulermen nahia adierazten du, elkarrizketa honek bi eragileak aberastuko ditu.

Ereite elkarte multikulturalak proposatzen duena, Eskuahaldunak eskultoreen elkartea eta Billabonarte artista elkartearekin batera, aniztasunaren errealitatea, artearen bidez erakustea da. Elkarte guzti hauen esperientzia batuz mahai gainean jarri nahi dituste gure gizartean bizi diren askoren bizipenak. Ereite elkarteak duela urte batzuk bi katalogo argitaratu zituen kultura desberdinetako artisten lanak eta heuren jaioterriko ipuinak elkartuz, honekin batera Eskuahaldunak eta Billabonartek azken urtean egindako erakusketa ugariren esperientzia gehituko dio talde lan honi.

Elkarlan honen fruitua, maiatzean hemen Tolosan hasiko den erakusketa ibiltaria eta bertan aurkeztuko den katalogoa izango da. Liburuan, artelanak eta testigantzak ikusi ahal izango ditugu.

Hori dena GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUEKIN lotuta eta berauek jorratuz , aurkeztu eta egingo diren obra eta ekintza guztietan.

Informazioa
Aranburu Jauregia
Nola iritsi