MusikaLeidor Zinema

AMOUR ETA TOUJOURS - RUPER ORDORIKA

MusikaLeidor Zinema

AMOUR ETA TOUJOURS - RUPER ORDORIKA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

RUPER ORDORIKAk Tolosako Leidor Antzokian aurkeztuko du bere diska berria.

RUPER ORDORIKA diska berriarekin dator Tolosara: “AMOUR ETA TOUJOURS” izenekoa. Klabe kubatarrean grabatutako lan berezi honetan hango eta hemengo lehen mailako musikariak izan ditu lagun. Hitzek eta giroak Ruperren bazter ezezagunetara garamatzate, bere ohiko fineziaren bidetik, baina.

Aurkezpenerako bere Mugalaris taldearekin arituko da: Arkaitz Miner (gitarra,bibolina eta mandolina), Lutxo Neira ( Baxua) Hasier Oleaga (bateria), eta horrez gainera Eduardo Lazaga (perkusioak) eta Nando de La Casa (perkusioak eta teklatuak).

Ezin da Ruper laburrean definitu...Bere kantuetan sakontasunari eustea lortzen du halako edertasun bitxia erdietsiz, hitzak eta soinu bilaketa etengabearen ondorioz: hor ditugu bere kantu iraunkorrak estilo itxietatik at heltzen zaizkigunak...

 

Sarrerak: Leidorreko leihatilan eta www.tolosa.eus/kultura eta tickets.kutxabank.es

 

 

 

 

Informazioa
Leidor Zinema
Nola iritsi