IkastaroakTolosako Kultur Etxea

ALTERNATIBA EKOFEMINISTAK ERAIKITZEN - GURETZAKO - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

ALTERNATIBA EKOFEMINISTAK ERAIKITZEN - GURETZAKO - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

ALTERNATIBA EKOFEMINISTAK ERAIKITZEN: INGURUMENAREN DEGRADAZIOA, KLIMA-ALDAKETA ETA DESPLAZAMENDU BEHARTUAK

Formatzaileak: Cony Carranza eta Berta Malvarez - ZEHAR Errefuxiatuekin

Eguna: Urriak 15 (larunbata)

Ordutegia: 09:30-13:30

Lekua: Tolosako Kultur etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

Tailer honetan, euren lurren alde borrokatzen duten emakumeen esperientziak ezagutuko ditugu. Bizitza eta zaintza erdigunean jartzea bilatzen duten kontsumo-, produkzio- eta harreman-moduetara gerturatuko gara; tokian tokiko moduetara. Herri hezkuntzako metodologien bitartez eta ekofeminismoa erreferentziatzat hartuta, parte hartzaileek euren ezagutzak eta hausnarketak partekatuko dituzte, eta bizitza erdigunean jartzen duten alternatibak proposatuko dituzte. Munduko beste leku batzuetako esperientziak partekatuko ditugu, Yemen, Kolonbia, Senegal edo Kongoko Errepublika Demokratikoko errealitateen bitartez, horien bidez Tolosara eta eraldaketarako dituen aukeretara iristeko.

 

GURETZAKO: JATORRI ANITZEKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA

Parte hartu nahi baduzu jatorri ezberdinetako emakumeentzako aisialdi, laguntza eta elkartasun espazio batean, jo dezakezu jarduera hauetara.

Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Saila, Tolosako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin

Harremanetarako: 646057080 / migrazioa@tolosaldea.eus

 

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

 

PROGRAMA

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi