ALDAKETA GLOBALA ETA LANDARE INBADITZAILEAK
Idoia Biurrun gidatutako ibilaldia
Tolosan eta Ibarran zeharreko ibilbide batean hainbat landare espezie inbaditzaile ikusteko aukera izango dugu. Idoia Biurrun botanikariak
landare hauei buruzko hainbat ohar azalduko ditu: nondik etorri diren, nola, zein kalte ekologiko eta sozioekonomiko eragiten duten, eta zer egin dezakegun beren hedapena geldiarazteko. Bide batez, ibilibidean zehar, Idoiak inbasio biologikoei buruzko hainbat azalpen orokor eskainiko ditu, esaterako, biodibertsitatea arriskuan jartzen duten bigarren eragilea direla, aldaketa globalaren atzetik. Hain zuzen, bi
gertaera hauek, aldaketa globala eta inbasio biologikoak, estuki loturik daude.
Idoia Biurrun tolosarra botanikaria da, eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle gisa jarduten du. Bere ikerketa-esparrua landarediaren azterketa da, hau da, baso, larre eta beste hainbat habitaten dibertsitatearen eta ekologiaren azterketa. Aldaketa globalak habitat natural eta seminaturaletan duen eragina da bere aztergai
nagusietako bat. Hain zuzen ere, landare inbaditzaileen hedapenaren kausak aztertu eta landare hauek ekosistematan duten eragina ebaluatzen duten hainbat lan argitaratu ditu.
Eguna: urriaren 3a, igandea
Ordua: 11:00etan ( bi orduko iraupena gutzi gora behera)
Elkargunea: SKATE PARKEaren ondoko zubian (Usabal)