Esleitu dira Iurramendi eta San Kosme-San Damianeko etxebizitza tasatuak

Tolosako Udala
2023/04/20 | Etxebizitza
  • Atzo arratsaldean egin zen 60 etxebizitza tasatuen zozketa eta emaitzak ikusgai daude jada udal webgunean.

Guztira 60 dira atzo arratsaldean Leidor aretoan egindako zozketan esleitu ziren etxebizitza tasatuak, 20 San Kosme eta San Damian eremuan eta beste 40 Iurramendiko eremuan. 3 etxebizitza promozio desberdin zozketatu ziren eta guztira ia 900 pertsonek eman zuten izena horietan.

Emaitzak dagoeneko ikusgai daude, udal webgunean, ondorengo estekan. Zerrendak, halaber, etxebizitza sustatzaileei helaraziko dizkie Udalak eta sustatzaileak izango dira esleipendunekin harremanetan jarriko direnak eta etxebizitzen esleipenak kudeatuko dituztenak, betiere, Udalaren jarraipenarekin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA