Indarkeria matxistari aurre egiteko kontraesanen inguruko gogoeta kolektiboa bultzatzeko hitzaldia, ostiralean, apirilak 12

Tolosako Udala
2024/04/09 | Berdintasuna
  • 19:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan, Norma Vazquez psikologa feministak gidatuta. 
  • Hitzaldia Tolosako osteopataren kasuari eta Udala biktimen erreparaziorako eskubidea bermatzeko egiten ari den esku-hartzeari lotuta dago. 

 

‘Yo si te creo… siempre que no conozca al agresor’ izenburupean, datorren ostiralean, apirilak 12, indarkeria matxista hizpide duen hitzaldi irekia antolatu du Tolosako Udalak, hain zuzen, osteopataren kasuari eta Udala biktimen erreparaziorako eskubidea bermatzeko egiten ari den esku-hartzeari lotuta. 

Hitzaldia herritar ororentzat irekia izango da eta 19:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan. Norma Vazquez psikologa feministak gidatuta, helburu izango du indarkeria matxistari aurre egiteko gizartean sortzen diren kontraesanen inguruan gogoeta kolektiboa bultzatu eta zabaltzea. 

Horrela, hitzaldian bertan, elkarrizketarako espazioa eskainiko da eta indarkeria matxistaren biktimekiko zein indarkeria mota hori eragiten duenekiko pertzepzioen eta jarreren inguruan  hausnarketa egitera gonbidatuko zaie parte-hartzaileei, bereziki biktimak edota bere ingurukoek erasotzailea ezagutzen duten egoeren inguruan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA