Berdintasuna
Departamentu honen ardura dira, besteak beste, honako hauek: Tolosako Udalak berdintasunarekin duen konpromisoa sendotzea; herritarren ahalduntzea eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena; gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea; eta indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
Jarduerak
Hauexek dira bere jarduera nagusiak:
Tolosako Udalak berdintasunarekin duen konpromisoa sendotzea. Informazioa, aholkularitza eta prestakuntza eskaintzea udal langileei eta udal ordezkari politikoei, Udalaren politika, programa eta ekintza guztietan genero-zeharkakotasun bultzatzeko.
Herritarren eta, bereziki, emakumeen ahalduntzea eta partaidetza sustatzea.
Herritarrekin eta, bereziki, emakumeekin harremanak finkatzea eta partaidetzarako eta lankidetzarako bideak ezartzea. Gainera, emakumeen partaidetza soziopolitikorako baldintzak sortu eta jartzea, beharrezkoa den emakumeen ahalduntze pertsonala eta kolektiboa sustatzeko.
Ahalduntze edo Jabetze Eskola: esperientziak, jakintzak eta narrazioak partekatzeko, gorputzaz gozatzeko eta diskurtsoak, artea eta erreibindikazioak sortzeko.
Emakume taldeei diru-laguntzak ematea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko eta emakume taldeen partaidetza bermatzeko.
Jai berdinzaleak eta elkarte gastronomikoak: herriko jaietan genero ikuspegia txertatu eta emakumeen parte-hartzea sustatzeko neurri zehatzak abian jarri. Emakumeen parte-hartzeari begira interesa duten elkarte gastronomikoei prozesuan laguntza eman era pertsonalizatu batean.
Guretzako: Tolosaldeko jatorri ezberdinetako emakumeei zuzendutako gune bat da, harrera egiteko eta bizitzarako gaitasunak ikasteko. Tolosaldeko Migrazio Sailarekin elkarlanean egiten da.
Sentsibilizazioa eta arreta
Herritarrentzako sentsibilizazio-jarduerak diseinatu, garatu eta jarraipena eman, emakumeen eta gizonen ezberdintasun egoerari buruz eta berdintasuna sustatzeko abiarazi behar diren neurriei buruz.
Herritarrei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorreko informazioa eta aholkuak eman, kezkak argitu...
Indarkeria matxistarik gabeko herria izan dadin bultzatzea
I. Udal Protokoloa eta Lan-mahai iraunkorra: dokumentu bat da, erakundeen arteko jarduerarako eta koordinaziorako, hala, genero indarkeria eta sexu-erasoak bizi dituzten emakumeei arreta hobea emateko. (Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean).
Beldur Barik/Hi haiz, hi! Jaialdia: urtero gazteen artean indarkeria sexista identifikatzeko eta prebenitzeko asmoarekin martxan jartzen den programa. (Gazteria Departamentuarekin elkarlanean).
Hezkidetza proiektua eta Lan-mahai iraunkorra. Tolosako ikastetxeei sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaintzen zaie, bereizkeria-mota guztiak baztertzeko eta generoak behartu gabeko orientazio akademikoa eta profesionala bermatzeko. Berdinsex, aholkularitza sexologikoa: Tolosako herritarrek harreman afektibo-sexual osasuntsuagoak eta berdinzaleagoak izan ditzaten martxan jarritako zerbitzua da (Gazteria Departamentuarekin elkarlanean).