Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du apirilaren 29an, astelehena, 18:30etan, Tolosako Udaletxeko batzar-aretoan

2024ko Apirilaren 29a

GAI-ZERRENDA:

1. Akta hauek onartzea:

- 2024ko martxoaren 21eko ezohiko osoko bilkurakoa.

- 2024ko martxoaren 27ko ohiko osoko bilkurakoa.

2. Onartzea A.M.E. udal-langileak aurkeztutako bateragarritasun-eskaera.

3. Behin betiko onartzea Tolosako Udalaren Dirulaguntzen Ordenantza Orokorraren aldaketa.

4. 2024/01 kreditu aldaketaren berri ematea, kreditu txertaketen modalitatekoa.

5. Haurreskolak Partzuergoko udal-ordezkariaren izendapenaren berri ematea.

6. 2024/744 Alkatetza Dekretuaren berri ematea: Tolosako Udalaren araudia egiterakoan genero eragina aztertzeko jarraibideak onartzea.

7. Palestinaren egoeraren inguruko mozioak:

- EH Bildu taldeak aurkeztuta.

- EAJ/PNV eta PSE-EE-PSOE taldeek aurkeztuta.

8. Galderak eta eskaerak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA