Musika eskola: Matrikulazioa 2024/2025 ikasturtea

Ikasten jarraitu behar duten aurreko ikasturteko ikasleek  ez dute berriro matrikula egin behar, Inika plataforma digitalaren bidez jasoko dute galdetegi bat matrikula berresteko.

  • Maiatzaren 28tik ekainaren 4ra ikasle guztiak, instrumentua aukeratu behar dutenak izan ezik.
  • Ekainaren 5etik 11ra instrumentua aukeratu behar dutenak.

 

Musika eskolan lehenengoz matrikulatu nahi duten ikasle berriek  Musika Eskolako Idazkaritzan aurkeztu behar dute matrikula orria, edo Zerbitzu telematikoak erabili.

  • Ekainaren 12tik 28ra.
  • Irailaren 3tik aurrera, kasu bereziak (4. zikloa) eta bakanteak betetzeko matrikulak, etorri ahala. 
  • Eskuratu matrikula orria hemenedo Musika Eskolako Idazkaritzan.

 

 

Argibide gehiagorako Musika Eskolako idazkaritzara jo, Rondilla kalea 34 B, 943 65 15 93 telefonora deitu, edo musika@tolosa.eus helbidera idatzi.

 

Fichier attachéTaille
PDF icon Tarifak113.85 Ko
PDF icon Ohiko galderak217.7 Ko
PDF icon Triptikoa1.64 Mo