OtrosTolosako Kultur Etxea

OIHAN HITZEAN MUNDUAN - IRAKURLE TALDEA

OtrosTolosako Kultur Etxea

OIHAN HITZEAN MUNDUAN - IRAKURLE TALDEA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Edorta Jimenez idazlearen bisitaren ondoren, ohiko saioekin jarraituko du maiatzean Galtzaundiren irakurle taldeak. Hurrengo hitzordua maiatzaren 24an izango da, 19:00etan, eta Tolosako Kultur Etxean egingo da. Oraingoan, jaiotzez estatubatuarra den Ursula K.Le Guinenba idazlearen Oihan hitzean mundua eleberria izango da irakurgaia; 20 eleberritik gora idatzi ditu bere 60 urtetik gorako ibilbidean eta Amaia Apalauzak itzuli du eleberria euskarara. Saioa, ohiko moduan, Yurre Ugartek gidatuko du.

Kolonizazio bortitz batek athshetarren bizitza baketsua hautsi du. Selver ameslariak gidatuta, azkar baino lehen ikasiko dute haiek ere bortxaren mintzaira, euren munduak biziraunen badu. Nora darama itzulbiderik gabeko biolentziaren hautuak?

Ursula K. Le Guin literatura fantastikoak XX. mendeak eman duen idazle nabarmenetarikoa da. Hau da euskarara itzulitako bere lehen liburua.

 

 

Información
Tolosako Kultur Etxea
Cómo llegar