OtrosTolosako Kultur Etxea

LILURABERA - GRUPO DE LECTURA

OtrosTolosako Kultur Etxea

LILURABERA - GRUPO DE LECTURA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Oihane Amantegi idazlearekin bisitaren ondoren, ohiko saioekin jarraituko du maiatzean Galtzaundiren i

Ekainaren 15ean egingo du ikasturteko azken saioa Galtzaundiren irakurle taldeak. Udako oporren aurreko saioa, ordea, ez ohiko formatuan egingo da. Izan ere, irakurle taldearen ohiko dinamizatzaile den Yurre Ugarte idazle tolosarraren Lilurabera azken lana jorratuko dute irakurleek. Horretarako, Alberdania argitaletxeko editore Jorge Gimenez Bech etorriko da hitzordura. Ugarteren eta Gimenezen arteko elkarrizketa izango da ekaineko irakurle taldearen ardatza, eta literaturazaleek ere momentuan galderak eta iritziak partekatzeko aukera izango dute. Hitzordua Tolosako Kultur Etxean izango da, ekainaren 15ean, 19:00etan.

Zortzi narrazio hauetan mugitzen diren pertsonaiak bezain protagonista dira haietan ageri diren egoera eta bizimoduak. Eguneroko bizitzan ez hondoratzeko lilura helduleku bakarra duten pertsonaiak, edota behinola lilurak baldintzatuta-ko bizimoduak daramatzatenak. Irakurleak etengabean sentituko dituen taupadak bihotz narratibo indartsu batetik datoz: zentzumen eta jakin-minaren gose-egarria bizimodu bilakatzen da liburu honetako zazpi ipuinetan eta kolofoi lana egiten duen «bizi kondaira literario-musikal»ean.

Pertsonaia guztiak dira pop kulturaren alabak; haientzat, argazkiak, abestiak, musika, artegintza edo estetika ez dira atsegin handiagoz edo txikiagoz dastatzen den zerbait. Bizitzeko era bat dira. Munduan egoteko eta mundua ulertzeko modu bat. Arteak eta bilaketa estetiko suharrak zorroztutako zentzumenek bizi dituzte ipuinotako pertsonaiak, eta gainera horri esker egiten dute baldintza makurrenetan ere aurrera.

Alabari aita nor duen konfesatu behar dion kazetaria, nerabezaroko adiskidearen eraginaz ohartzen den argazkilaria, kultur kudeatzaile bihurtutako iraganeko artista, etxerik gabe geratu den diseinatzaile ohia, pop-ari buruzko tesia aurkeztera doan doktoregaia eta gainerakoak biltzen dituen Yurre Ugarteren ahotsak irakurlea guztiz inplikatuko du, luzarorako.

Saiora joan ahal izateko izen-ematea

Hitzordua guztiz irekia bada ere, saioan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, beheko formularioa bete behar da eta ondoren, emailez bidaliko dira saioan parte hartzeko jarraibideak.

akurle taldeak. Hurrengo hitzordua maiatzaren 18an izango da, 19:00etan, eta Tolosako Kultur Etxean egingo da. Oraingoan, jaiotzez belgikarra den Amelie Nothomba idazlearen Hodien metafisika eleberria izango da irakurgaia; idazleak bere burua japoniartzat badu ere, mendebaldeko ikuspegitik idatziriko eleberria da Métaphysique des tubes, 2000. urtean Albin Michel etxean argitaratutakoa. Euskarara Garazi Arrula Ruizek itzuli du lana eta saioa, ohiko moduan, Yurre Ugartek gidatuko du.

«Hasieran, ez zegoen deus. Eta deus hori ez zen ez hutsa, ez nahas-mahasa: aski zuen bere buruarekin. Eta Jainkoak hori ona zela ikusi zuen». Horrela hasten da Amélie Nothomben liburu hau, euskarara ekarritako hirugarrena. Genesia datorkigu gogora, hori baita eleberriko lehen aipu intertestuala, besteak beste, Heraklito, Aragon eta Tintin lotzen dituen kate luze bateko lehena.

Gerra osteko Japonian kokaturiko liburua da esku artean dugun hau; garaian, mendebaldeko okupatzaileak (estatubatuarrak, bereziki) garaile eta nahieran ibili ziren herrialde suntsituan. Hain zuzen, mendebaldarrak izan ziren japoniarrentzat aberastasuna, boterea, kultura eta, nahi bada, edertasunaren irudia.

Liburuari buruzko zenbait erreferentzia hemen.

Hitzordua guztiz irekia bada ere, saioan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, beheko formularioa bete behar da eta ondoren, emailez bidaliko dira saioan parte hartzeko jarraibideak. 10 pertsonako muga jarri da saioan.

Izena emateko formularioa - irakurle taldea

Información
Tolosako Kultur Etxea
Cómo llegar