ARTE POR COMIDA - TOPIC SOLIDARIO
Egun bereziak datoz. Familian igarotzeko egunak eta haurrak, ilusioz, Olentzerori, Erregeei, Papa Noeli, Santa Clausi... gutunak idatziko die, opariak izan ditzaten. Baina... denok dakigu etxe batzuetara opari ho-riek ez direla iristen eta, horregatik, Marionak, Colorinek eta TOPICen bizi diren guztiek Gabonetako kontzertua eta txotxongiloen ikuskizuna antolatzen hasi ziren duela urte batzuk. Biak bi egun ezberdinetan, ilu-sioa denbora gehiagoz mantendu dadin. Hau guztia egia bihurtzeko, Tolosako Musika Eskolako ikasle eta irakas-leekin, Donostiako Txotxongilo Taldearekin eta TOPICeko langileekin batera egiten dugu lan. Orain, zuek bakarrik falta zarete eta egin be-harreko bakarra janaria ekartzea da, ahal duzuen guztia eta alferrik galtzen ez dena. Modu honetara, familia behartsu horiei, baliabide gutxi dauzkaten familia horiei, gabon ospakizun duin bat edukitzen lagun-duko diegu. Honi deitzen diogu guk “Artea Janariaren truke”
20 de diciembre: TOLOSAKO MUSIKA ESOLAKO IKASLE ETA IRAKASLEAK
28 de diciembre: ZERGATIK BIZI DA BASOAN TXANOGORRITXOREN AMONA?