| Irteera data: | 2026-01-18 |
| Bukaera data: | 2026-01-18 |
| Ordutegia: | Goizeko 07:30ean San Frantziskotik |
| Herria: | ZUMARRAGA |
Mendi irteera hau goizekoa izango da.
Ibilaldia Zumarragako Antiguako ermitatik abiatzen da, Euskadiko tenplurik deigarrienetako bat baita. Eraikin erlijioso hau euskal ermiten katedraltzat jotzen dute askok.
Izazpi gailurrak mendigune txiki bat osatzen du, eta Urola, mendebaldean, eta Oria, ekialdean, ibaien arro ertainak bereizten ditu, Gipuzkoako erdigune geografikoa hartuz. Hegoaldean, Zumarraga – Ormaiztegi - Beasain korridorea dago; iparraldean, Iraurgi harana, Azkoitia eta Azpeitiarekin; ekialdean, Nuarbe eta Urrestilla ibar txikiak, Mandubiako leporaino igotzen direnak (532 m), Murumendiko mendigunearekin bat eginez.
Irteera: 07:30ean San Frantziskotik.
Autobusa: bazkideek 15 euro, eta ez bazkideek 18 euro.
sub30 urte bazkideek: 8 euro.
sub30 urte ez bazkideek: 9 euro.
Informazio gehiago eta izena emateko: alpinouzturre.eus gure webgunean, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 747456014 telefonora deituz.