IkastaroakTolosako Kultur Etxea

ZU ZAINDU, NEURE BURUA ZAINDU - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

ZU ZAINDU, NEURE BURUA ZAINDU - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

ZU ZAINDU, NEURE BURUA ZAINDU: NORK BERE BURUA ONDO ZAINTZEN ETA MAITATZEN IKASI

Prestatzailea: Kontxi Lopez Soria

Egunak: Maiatzak 6, 13, 20, 27 (osteguna)

Ordutegia: 15:30-17:30

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: 5€

Hezkuntza patriarkala dela eta, emakume guztioi eman zaigun zeregina da emozio kudeatzaile izatea eta gure ingurukoak zaintzea, alde batera utzita geure burua zaintzea. Emakumeok elkartzeko eta elkarrekin hausnartzeko gune bat izango da hau, geure buruak zaintzen eta kontzientzia handiagorekin maitatzen ikasteko. Era berean, ikasiko dugu hainbat teknika eta baliabide erabiltzen, sufrimendu emozionala gutxitzeko eta emozio positiboak eta umore ona handitzeko: desestresa, mindfulness-a, erlaxazioa, gorputz kontzientzia eta pentsamendu positiboa.

JABETZE ESKOLA ESKEINTZA OSOA

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izena emateko epea: Ikastaroa hasi baino egun bat lehenago

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

 

OHARRA: Printzipioz, ia jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi