IkastaroakTolosako Kultur Etxea

ZU ZAINDU, NEURE BURUA ZAINDU - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

ZU ZAINDU, NEURE BURUA ZAINDU - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TOLOSAKO JABETZE ESKOLA   - UDABERRIA

ZU ZAINDU, NEURE BURUA ZAINDU: NORK BERE BURUA ONDO ZAINTZEN ETA MAITATZEN IKASI

Prestatzailea: Kontxi Lopez Soria

Egunak: Urriak 8, 15, 22, 29 (osteguna)

Ordutegia: 15:00-17:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: 5€

Hezkuntza patriarkala dela eta, emakume guztioi eman zaigun zeregina da emozio kudeatzaile izatea eta gure ingurukoak zaintzea, alde batera utzita geure burua zaintzea. Emakumeok elkartzeko eta elkarrekin hausnartzeko gune bat izango da hau, geure buruak zaintzen eta kontzientzia handiagorekin maitatzen ikasteko.

Era berean, ikasiko dugu hainbat teknika eta baliabide erabiltzen, sufrimendu emozionala gutxitzeko eta emozio positiboak eta umore ona handitzeko: desestresa, mindfulness-a, erlaxazioa, gorputz kontzientzia eta pentsamendu positiboa.

 

Argibideak eta matrikula

Izen ematea irailaren 14tik aurrera

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea, Tolosako Kultur Etxean. Matrikula ordainduko da izena emateko orduan.

Informazioa eskatzeko, hots egin ondoko telefono zenbakira edo mezua bidali posta elektronikora:943670383 / berdintasuna@tolosa.eus

 

Haurtzaindegi zerbitzua

Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

 

Jarraiguzu

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

 

OHARRA: Jarduera guztiak aurrez aurrekoak dira. Osasun-alarma egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskaini ahal izango dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

 

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi