ErakusketakHiru taberna

"ZU BARIK EZTAU" GIZA AURPEGIAREN ABERASTASUNA - JUXE ARETA GOÑI

ErakusketakHiru taberna

"ZU BARIK EZTAU" GIZA AURPEGIAREN ABERASTASUNA - JUXE ARETA GOÑI

Tolosa 20400 Gipuzkoa

JUXE ARETA GOÑI argazkilariaren erakusketa”

Hementxe Iñaki Zaratiegik egindako idatzi honetan primeran azaltzen dira erakusketaren nondik norakoak.

 

"Oreretako Juxe Areta argazkilariak mende laurdena zeraman areto, klub zein kale-kontzertuetan agertoki pare-parean argazkiak egiten. Eta dagoeneko 60 bat erakusketa izan dira bere argazkigintza aktibitate geldiezinaren lekuko. Ez dago berez nekatuta ez etsita horien argiztapen eskasaz, ezta abiadura zein erritmo handiko topagune gitarrero horietan enkuadratzeko zailtasunetaz; guztiz kontrakoa. Baina, kontzertuen erritmo geldiezina alboratu gabe, bazuen gogoa muturreko filosofia aldaketa ere probatzeko:hainbeste traba fisiko eta ikusmeneko gabe eta batez ere presarik gabe argazkiak egitea; hain zuzen ere, estudioko argazkiak. Gallon Drunk taldeko musikari eta margolaria ere baden James Jhonston-ei Intxaurrondoko aretoko komunetan egindako argazki inprobisatu batek piztu zuen grina. Hortik abiatuta Juxek urteak pasa ditu haien estetika, bizimodu eta batez ere aurpegiengatik interesgarriak iruditzen zaizkion pertsona ezagunen zerrenda egiten: kalean, tabernetan dabilen jendea, ez derrigorrez rockeroak ezta musikariak. Eta hasia da haiei estudioan tiro egiten, presa gabe, pose gabe eta gehigarri estetiko gabe. Baina, hori bai, beti ere makina klasiko analogiko batekin, pelikularekin, eta modu artisauan, eskuz, errebelatuz, kopiaz kopia. Papelean eta zuri-beltzean.

Bost urteko jardunaren ostean, emaitza ‘Zu barik eztau’ erakusketa erakargarria da, non bere zulo kuttunean –Juxeren aitonarena zen korta- landutako 70 irudi batzen dituen.

Aurpegia nortasun baten esentzia eta ispilua bada, Juxe-ren aurpegi bildumak ikusleari fijo so egiten dio, eta posatzeko keinuek protagonisten barnealde eta zirrikituak erakusten dituztePasioa lehenik eta behin pertsonen aukeraketa, negozioazio eta saioaren prestaketan.

Plazerra argazkia    egiterakoan. Eta pasioa zein plazerra errebelatu, positibatu eta eskuz egindako prozesu kimikoan. Denborarekin hartutako artisautza landua, bat-bateko emaitzak dituena. Gozatu dezagun aurpegi aberatsen bildumaz; bitartean Juxek baditu buruan agertoki eta norabide aldaketak (teknika zaharrak, kristalean garraiatutako ikatza...)."

 

 

 

 

Informazioa
Hiru taberna
Nola iritsi