ZineaTopic

ZINEGOAK. Hedapena 2025

ZineaTopic

ZINEGOAK. Hedapena 2025

Tolosa 20400 Gipuzkoa

  • ¿Dónde estás?

María Moreno Novoa

Euskal Herria / Fik / 2025 / 14 min

J.B. gazt eta eus,

azpitituluak euskaraz

Udako azken astean, 25 urteko Nahia eta Laura furgonetan doaz Nafarroako iparraldeko errepideetatik. Nerabezaroko ametsak betetzear daude, nahiz eta horrek bide desberdinetatik eraman ditzakeen.

  • Mdb

Mila Aquilia

Argentina / Fic / 2025 / 18 min

J.B. gazt, azpitituluak euskaraz

2005. Pilarrek eta bere familiak Mar del Platako goi-klaseko hondartza batean igarotzen dute uda. Han ezagutu du Camila. Hirian, zurrumurrua zabaltzen hasi da, neska-lagunak direla. Bi nerabeek ezkutuan bizi dute lehen maitasuna, onartzen ez dituen gizarte baten aurrean.

  • Inkognita

Julen Gorosabel

Euskal Herria / Doc / 2024 / 7 min

J.B. eus, azpitituluak euskaraz

1979ko ekainaren 10ean, zerbitzutik kanpo zegoen Guardia Zibil batek Francis izeneko transformista hil zuen Errenteriako Apolo tabernan. Gertakari hau Euskal Herriko LGTBIAQ+ mugimendua abiarazi zuen txinparta izan zen.

  • Three

Amie Song

AEB / Fic / 2024 / 15 min

J.B. eng eta chin,

azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz

Etxean egindako bilera batean, duela gutxi Estatu Batuetara bere alabarekin bizitzera joan den txinatar jatorriko emakume bat alabaren sekretuak lagun berriengandik ezkutuan mantentzen saiatzen da.

  • Solo Kim

Javier Prieto de Paula, Diego Herrero

Katalunia / Fic / 2024 / 20 min

J.B. gazt, azpitituluak euskaraz

Rose Kim pertsona trans bat da, baina lanean genero-adierazpen femeninoa darabil oraindik ere. Era irregularrean migratu ondoren herrialde hartan bakarrik dagoelako, agian. Edo, beharbada, beldur delako ez ote duten bere lotura afektibo bakarra galduko: Camila, egunero zaintzen duen haurtxo bat.

  • Azkena

Ane Inés Landeta, Lorea Lyons

Euskal Herria / Doc-Ani / 2024 / 9 min

J.B. eus, azpitituluak gaztelaniaz

Loreak ama eta amona ditu erreferentzia. Bi belaunaldi horien bitartez, emakumeei amatasunari dagokionean esleitu zaien loturari buruzko hausnarketa egiten du. Orain berari dagokio ama izan ala ez erabakitzea eta erantzun beharreko

Informazioa