Antzerki-DantzaLeidor Zinema

ZERUKO - KRESALA DANTZA TALDEA

Antzerki-DantzaLeidor Zinema

ZERUKO - KRESALA DANTZA TALDEA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

KRESALA DANTZA TALDEA

“Zeruko”dantza ikuskizun berri bat da, drama koreografiko  astral  hau  dela  eta,  dantza-bilduma  teatral txiki  bat  sortu  dugu,  dozena  bat  konstelazioz  osatutakoa.  Guztira,  hamabi  zeinu  astral  dira,  gorputzhizkera  eta  haren  keinu-sekuentziak  oinarri  hartuta irun  eta  ehundu  direnak.  Askotariko  dantzak  dira, dramatizatuko narratiba berri baten barruan gorpuztuak, eta maitasuna, tragedia eta pasioa nola ikusten ditugun erakusten du, erreferentzia unibertsalak diren mito eta kondaira handiak oinarri.

“Zeruko” dantzaren  ikuspegi  berritu  bat  uztartzen du: dramaturgiak eta poetika bisualak, preklasikoko dantza-moldeak txirikordatuz diziplina eszenikoari zentzu berri bat ematen diona. Eginkizun honek Kresala konpainiari urteak bete  dizkiete betiereko jarduera  kritikoan eraikitako euskal ondare koreutiko berri baten birsorkuntzarekin.

 

Sarrerak: Leidorreko leihatilan eta www.kutxasarrerak.net 

 

Informazioa
Leidor Zinema
Nola iritsi