Antzerki-DantzaLeidor Zinema

ZALDI URDINA

Antzerki-DantzaLeidor Zinema

ZALDI URDINA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

ZALDI URDINA - Artedrama, Axut !, Dejabu

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.

 Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera.

Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.

 Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.

Iraupena: 90 min

Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin idatzia

Artedrama, Axut!, Dejabu

Zuzendaritza: Ximun Fuchs

Zuzendari laguntzailea: Ainara Gurrutxaga

Aktoreak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga ,

Edurne Azkarate, Olatz Beobide

Koreografia: Philippe Ducou

Musika: Asier Ituarte

Jantziak: Marodi sorkuntzak

Argiztapena eta eszenografia: Josep Duhau, Aitz Amilibia

Teknika: Aitz Amilibia

Irudia: Oier Zuñiga

Argazkiak: Ainhoa Resano

Media: Roberto Quintana

Teaserra: Eñaut Castagnet

Ekoizpena: Iasone Parada

Banaketa: Irantzu Azpeitia

Bitartekaritza, hezkuntza artistikoa eta kulturala: Arantxa Hirigoyen

Koproduktoreak: Donostia Kultura, La Scène Nationale du Sud-Aquitain, OARA, Hameka, Kultura Bidean, Opéra Pagaï

Sostengatzaileak: Eusko Jaurlaritza, La Drac Nouvelle Aquitaine, La Région Nouvelle Aquitaine, Le Département des Pyrénées Atlantiques, euskal Hirigune Elkargoa, Etxepare Euskal Institutua

Egonaldirako laguntza: Euskal Kultur Erakundea.

 

Sarrerak salgai: Leidorreko leihatilan eta kutxako web gunean