IkastaroakTolosako Kultur Etxea

ZAINDU GEURE BURUA ZAINDUZ: EMAKUME ZAINTZAILEENTZAKO TAILERRA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

ZAINDU GEURE BURUA ZAINDUZ: EMAKUME ZAINTZAILEENTZAKO TAILERRA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TOLOSAKO JABETZE ESKOLA   

ZAINDU GEURE BURUA ZAINDUZ: EMAKUME ZAINTZAILEENTZAKO TAILERRA

 

Irakaslea: Kontxi López Soria

Egunak: Maiatzak 3, 10, 17, 24, 31 (ostegunak)

Ordutegia: 15:00-17:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Gaztelaniaz

5€

 

Tailerraren helburua da gogoeta eragitea gai hauen gainean: emakume zaintzailearen eginkizuna, norberaren denborarako eskubidea eta familia-harremanen negoziazioa berdintasunetik eta errespetutik.

Halaber, norberaren burua zaintzeko tresnak eskaintzen ditu emakume bakoitzak duen gorputzaren kontzientziatik eta beraren emozioetatik eta desioetatik abiatuta. 

Zaintzea ez da obligazio bat, eta izatekotan, izan behar du negoziatu beharreko aukera bat, norberaren beharrak alde batera utzi gabe. 

Hartu arnasalditxoa eta parte hartu.

 

Argibideak eta matrikula

Matrikula Kultur Etxean ordainduko da (ordaintzeko txartelarekin), izena emateko orduan.

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea.

Informazioa eskatzeko, hots egin beheko telefono zenbakira edo mezua bidali beheko posta elektronikora: 943670383  /  berdintasuna@tolosa.eus

Haurtzaindegi zerbitzua: Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

Jarraiguzu: Facebook: Tolosa Berdintasuna 

                      Twitter: @BerdinBerdin

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi