HitzaldiakTolosako Kultur Etxea

YOGOE4LIFE

HitzaldiakTolosako Kultur Etxea

YOGOE4LIFE

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Instituto del Queso, Goenaga Esnekiak, Glucovibes eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioarekin batera, YoGoe4Life proiektua garatzen ari da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz (Misioak) dirulaguntzari esker. Egitasmo honek helburu du A2A2 proteina duen jogurta egunero kontsumitzeak perimenopausiari lotutako ondorioetan duen eragina ulertzea, hainbat faktoreren jarraipena eginda. Horretarako, datozen hilabeteetan, 45 urtetik aurreko 25 emakumerekin hasierako esperientzia bat eramango da aurrera.

Proiektua aurkezteko, Gipuzkoako zazpi eskualdeetan aurkezpenak prestatu dira. Ekitaldietan zehar, perimenopausiari eta elikadurari buruzko gaiak jorratuko dira, YoGoe4Life proiektuko parte hartzaileen eskutik. Horrez gain, bertaratutakoekin elkarrekintza bultzatuko da, jendartean sor daitezkeen galderak eta zalantzak argitu daitezen.

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi